miércoles, 12 de enero de 2011

Durango, abenduak 6: Dantza Independentzia!


Hemen utziko dizuet orain dela aste batzuk esan nizuen bideoa, Durangon abenduak 6an, Euskal Herriko independentziaren alde egindako lip dub-a.

Wikileaks-eko audioa (ivox)

Birgitta Jonsdttir, isladiako politikaria, parlamentuko kide eta wikileaks-eko laguntzailea zena, baieztatu du, estatu batuetako justizia departamentuak Twitter-eri hainbat kontuen informazioa, erabiltzaile izenak, helbideak, telefono zenbakiak, konexio erregistroak eta transakzioak
eskatu dizkiola baieztatu du, The Guardian egunkarian eta CNN katean agertu dutenez. Nirgitta Jonsdttir esan duenez, gobernuak berataz guztia jakin nahi du. Gainera Islandiako diputatu honek argi utzi du berak lagundu zuela orain dela hilabete batzuk wikileaks-en argitaratutako bideoa egiten,2007an, estatu batuar batzuk helikoptero batetatik irakiarrak hiltzen agertzen den bideoa zehazki. Justiziako Departamentuak eskatutako informaziotik Twitter-eko hainbat mezu pribatu agertuko dira.Iturria: El Pais

Hemen daukazue ivox-en bitartez egindako audioa.
http://www.ivoox.com/wikileaks_md_487142_1.mp3
Gunea: Ivoxx-etik zabaldua
Musika: Ekon-Arima Ilunaren alde
Lizentziak:Attribution-NonCommercial 3.0 Unported

Iñaki Sagredo



Tenentea: Ez zen sistema feudal bat. Gizon bat da, funtzionario bat. Erregeak bilatzen du gizon honek erreinuaren legeak jarraitzea eta horrela sistema defentsibo bat eta sistema politiko eta administratibo bat egitea. Beraz, ez da sistema feudala eta gainera hori ez gertatzeko tenenteak errotatzen ziren 4 urterik behin. Gainera konkista garaian ez zioten erregeari uko egin eta beste bandora pasatu, nahiz eta eskubide feudalengatik komeni, baizik eta erregearen alde gelditu ziren.

Gonzalo Martin: "Web Tv" seminarioa

Orain dela gutxi, Leion, Gonzalo Martin-ek "WEB TV" inguruan seminario bat eman zuen. Gonzalo Martin, ikus-entzunezko espertoa da eta seminario honetan, nahiz eta pixka bat luzatu oso modu egokian plazaratu ditu bere ideiak adibide ezberdinak azalduz.

Berak esaten du internetek oso bide zabala eta luzea eskaintzen digula eta mundu analogikoarekin konparatuz, bigarren hau mundu eskasa da. Estareako presntsa idatzian ditugun egunkarietan espazio nahikorik ez dagoenez aukeratu behar da zer jarri eta zer publikatu behar den. Telebistaren kasuan zer emititu behar den aukeratu behar da, programa bakoitzak bere epeak eta orduak dituelako. Honetarako beharrezkoa da filtro moduan jokatuko duen pertsona bat, ondorioz, ez da askatasun osoz, kazetariak kasu hauetan oso markatuak eta kontrolatuak daude. Gainera inprenta, prentsa garraiatzen duen furgonetak dirua suposatzen du eta horrek ere (diruaren kontua) asko mugatzen ditu hainbat kontu.

Interneten aldiz, ez da mugaketa hori gertatzen. Ediziorako bideoa moztea ez da beharrezkoa. Youtube adibidez 40 minutuko bideo bat egon daiteke pertsona batekin hitz egiten. Telebistan, 40 minutuko bideo hori 2 minututakoan bilakatuko zen, denbora oso mugatua dela. Gainera interneten diru kantitatea gero eta produktua gehiago ekoiztuz kostea merketzen hasten da, alegia 2 orduko bideoa ikusten ari zara eta beste ordubetez luzatu nahi baduzu kostea merketzen joaten da. Koste handiena kopuru finko bat da. Sarean agertzen diren bideoak gainera eztabaida sortzekoabilezia daukate, baita ere agenda sozialaren barruan sartzeko. Baina honen zabaltzea askotan nahigabe egiten den arren ikusentzuleak bideo hori lagunei pasatzen hasten dira, hauek besteei...horrela kate bat sortzen da non epizentroa bideoa bere den. Gainera intenet sare distribuitu eta informazioa resistentziakoa da.
Gero kontuan hartu behar da entretenimenduzko produktuak asko daudela, ondorioz, marka batean bilakatzen dira (frankiziak)beste motatako merkatuak sortuz.

Gonzalo Martinek, seminarioko zati batean azaltzen du berarentza pelikula bat portatilean ikustea ez zaiola batera erosoa iruditzen, baina jendeak egiten du eta honen abantaila da edonon, nahi duzun modua eta nahi duzuna ikusi dezakezula. Baina bere Internet (HD) oso bitarteko prekarioa da, esaterako maila bisualean ez dauka telebista betek izan dezakeen kalitatea. Baina gero mekanismo promozional ezin honea da, esaterako youtube.
Gero publizitateak ere lan handiagoa egin behar du. Alde batetik milaka pantaila daudelako eta bakoitzak nahi duen tokian sartuko dela. ez daukate guztia kontrolatua telebistan bezala. Bestetik, bakoitzak nahi duenean sartuko dela. Telebistan aldiz prime time bezalako orduak daude, edo ikusle sektore batentzat egindako programzaioa...

"Telebista publikoen hipokrisiaz"

Gorka Palaziok "TELEBISTA PUBLIKOEN HIPOKRIZIAZ" izeneko artikulua utziko dizuet hemen behaldean, benetan irakurtzeko modukoa. Gainera,CC 3.0 by lizentzia librea duenez egilearen aipamena eginez hainbat lekutan argitaratu da:  Berria; Nabarralde; Berriemaile: Twitter; Ciberinformador; ZuZeu; Web 2.0; Gorkaren bitakora; Nafartarra; Nafarroa Osoa; Web 2.0 eta Self Media; Eneritz Arzallusen bloga; Irati Perezen bloga; Joseba Oizen bloga eta Gorka Pedrosaren blog-ean:

 Orain dela gutxi Web TV izeneko mintegia antolatu du EHUko irakasle talde batek ikusentzunezkoen egungo egoeraz eta geroaz gogoeta egiteko. Espainiako telebista publiko batzuetako arduradunek aukera izan dute mintegian beren proiektuak erakusteko eta gogoeta egiteko, baita unibertsitate irakasle zenbaitek ere. Nahiz eta ekoizle txikien ordezkaririk ez nuen ikusi eta hori tamalgarria izan, oro har interesgarria izan zen bertan esan zena, batez ere Lurreko Telebista Digitalaz eta LTDrako egiten diren edukiei buruz. Interneteko IPTBz eta P2P telebistari buruz, aldiz, oso gutxi hitz egin zen. Guztion diruaz kudeatzen diren telebista publikoek ekoizten dituzten edukien lizentzia moten gainean ere hitz bat ere ez, gabezia nabarmena izanik. Azken honen inguruan nik aukerarik ez nuen eduki horixe galdetzeko, hau da, nola antolatuko duten hemendik aurrera EITBn lizentzien kontua. Orain arte, hedabideak aro analogikoan copyrightarekin bizi izan dira eroso eta inolako gogoeta egin gabe. Baina, Interneteko Web 2.0 iraultzarekin premiazkoa bilakatu da galdera horri erantzutea. Domeinu Publikotik Copyright-eraino, Creative Commons lizentzietatik pasatuz, zergatik ez dute lizentzia libreen aldeko politikarik EITBko arduradunek. Ulergarria al da, EITB kontsideratzea enpresa pribatua bailitzan. Herritarrok ezin al dugu eskubiderik ukan gure diruaz EITBk ekoizten dituen edukiak erabiltzeko eta berrerabiltzeko. Telebista Publikoetako baten ahotik atera zen 'enpresa' hitza bere erakunde publikoa izendatzeko. Lapsusa ote? Zilegi al da hainbeste kobratzea EITBk merkaturatzen dituen produktuetan? Ezin da politika aldatu ekoizkin materialetan prezio baxuak jarriz eta lizentzia berriak finkatuz eduki digitalak guztion esku jarriz? EITBko Gurrutxaga jaunak hitz ederrak aipatu zituen EITBko artxiboa agerian argitaratzeko asmoa dutelako, baina horrek suposatuko duen lizentzia aldaketa ez dugu garbi oraindik, aukerak asko direlako. Lan eratorririk egin ahalko dugu EITBko artxiboko fitxategi digitalekin? Repositorioan utziko dituzten fitxategiak betirako utziko dituzte edo hainbat edukirekin egin bezala, berehala kenduko dituzte ekoizpen propiokoak izanik ere? Deskargatu ahalko dira ala ez? Zalantzak asko dira. Espero dezagun artxiboko edukiak ikusteko edota deskargatzeko pasahitza baliatu behar ez izatea. “Público” egunkariak urraturiko bidetik egingo dute erakunde publikoetan, jakitun egonik “Público” enpresa pribatua dela, eta haiek zerbitzu publikoa eman behar dutela; ala ez dute horrela jokatuko?

Bestalde, TV3ko arduradunak argiro azaldu zuen gizartearen gustuekin batera joango direla gauzak eginez, pionero bezala (TV3ren apostua omen) zein kolono bezala telebista kontserbatzaileek egin ohi duten legez. Segidan, hitz horiei buelta emanez, katalanak argiro azaldu zuenez, herritar gehienek Explorer nabigatzailea erabiltzen badute, haiek hori kontutan hartuko dute, royaltydun edo roayltyrik gabeko codec-a erabiltzea bigarren mailako gauza bailitzan. Erantzunak zer pentsa eman zidan. Erakunde Publikoetako arduradunek ez badiote inportantziarik ematen erabaki horri, zergatik esaten dute behin eta berriz estandarren eta Software Librearen alde daudela. Bide okerra, nik uste. Pionero batek, behintzat, ez zukeen hori egingo.

Hori dela-eta, nik galdera zehatza egin nien eta ez zidaten erantzun. Interneteko ikusentzunezkoen aro berrian, hasiko ote dira estandarrak sustatzen ala ez? Zehatz galdetu nien zer codec erabiliko duten Web-eko bideo proiektu berrietan... erantzun zidan bakarra RTVEko Hedabide Interaktiboetako zuzendaria izan zen: H-264 codeca. Erantzun nion hautu hori royaltien aldeko apostua zela eta beste bi codec libre daudela itxaroten HTML 5 espezifikazioan sartzeko. Hortaz, zuzendari edo arduradun batek libreak diren estandarren alde egiten duela esan dezake, baina gero praktikan royaltipeko sistemak, aplikazioak eta codecak onartzen baditu, akabo. Gainera, EITBko arduradunak nahastu egin zituen codec-en afera (hautuarena), Kode Irekiko bideo-egiletza programekin, soberan baitzegoen esatea Libreak diren programen artean ez dagoela gauza onik. Lerro honetatik galdetu gura diot EITBko arduradunari Lightworks, Cinelerra edo Film Gimp programak horren txarrak badira zergatik erabiltzen dituzten “Centurion” bezalako filmak egiteko, edo zergatik hautatzen duen Kode Irekia Dreamworks enpresak edota zergatik erabiltzen diren zinemagintza enpresetan Linux farm-ak eta clusterrak Hollywoodeko pelikularik arrakastatsuenak egiteko. Oraindik ez al daki zein den teknologia aurreratuena zerbitzarietan eta desktopetan nahiz eta makina birtualak erabili? Enpresa publiko edo pribatu batek Final Cut edo Pinnacle programa itxiak erabiltzen dituenez gero, libreak diren programak txarrak direla esatea zilegi ote da? Zergatik ordaindu behar ditu EITBk horrelako kasuetan royaltyak? Horri hipokresia deitzen zaio, baldin eta gero pertsona horrek Software Librearen alde dagoela esaten badu. Eta Wikileaks-ekin gertatu bezala, pentsa dezaket arduradun askok oraindik ez dakitela zer dagoen jokoan Sarean. Hobe lukete begiratzea Extremaduran, Andaluzian edo Aragoin estandarren aldeko urratsa zergatik egin duten, Hitzak alferrekoak baitira gero praxia kontrakoa baldin bada. Diru publikoa erabiliz Adobe eta Microsoft enpresei ordaindu nahi badiete krisi garaian, norbait egon beharko da mundu honetan gogorarazteko arduradun hauei Kode Irekian royaltyrik ez dela ordaintzen eta bideo eta filme onak egiten direla teknologia libre eta neutroa erabiliz. Hipokresia soberan dago


martes, 11 de enero de 2011

Youtube, prosumerrena ala enpresa handiena?

Argi ikusi daiteke prosumerren (produktua ekoiztu eta kontsumitzen dutenen) lanek gero eta toki handiagoa lortzen ari direla sarean. Horren adibide da youtube, "broadcast your self" lelopean jarduten duena, alegia zure burua plazaratu ezazu. Baina ezin dugu ahaztu enpresa handiek baliabide ezberdinez hornitzen direla, ondorioz youtube erabiltzen dute haien produktuak plazaratzeko eta ikus-entzuleek bideo hori behin eta berriro ikusteko.

Nahiz eta ikusi prosumenen lanek arrakasta handia dutela youtuben, enprese handiek egiten ditutzen bideoen sarrerei erreparatuz gero, ikusi daiteke nola hauek orokorrean prosumerren lanetan baina arrakasta gehiago lortzen dutela. Horregatik esan beharra dago enpresa handiak suertatzen direla irabazle youtuben. Hala ere, kontuan hartu behar da enpresek teknika eta baliabide ezberdinez baliatu  daitezkeela, prosumerrek aldiz oso baliabide urriak dituzte kasu gehienetan.

Kopuru edo zenbaki arrakastaz jabeturik, Universal music group dago lehen postuan, alegia, enpresa handia (hainbat disketxeen jabe). Prosumerren kanaletan aldiz, gorakada etengabekoa izan arren, bigaarren postua betetzen dute youtuben; estareako, Marina Orlova-ren kanala (389 milio bisita dituena) edo Zuzanaren bodyrock kanala. Hemen behealdean Marina Orlova-ren kanalaren atal bat utziko dizuet, My story coming to America-anime

martes, 21 de diciembre de 2010

Leitzako gaztelua edo torrea


Bideo honetan Leitza eta leitzako gaztelura bidaia egten dugu. Bertan grabatutako bideo eta argazkien bitartez 3minutuko muntaia egin eta dokumental bat osatu dugu.
Blog honetan aurkitu dezakezu bideoa edo bestela youtubeko orrialde honetan: http://www.youtube.com/watch?v=5gRofUoyF9I