martes, 30 de noviembre de 2010

LIPDUB - INDEPENDÈNCIA - WORLD RECORD (Official)

LIP DUB DURANGON!!!


Orain dela aste gutxi, Katalanek independentzia aldarrikatzeko lip dub bat egin zuten. Horregatik, Abenduaren 6an Durangon, Azokan, deialdi bat egin dute Euskal Herrian ere lip dub bat burutzeko. Helburua da ahal den jende gehiena biltzea, berdez jantzita. Errekorridoak 400metro izango ditu eta erabiliko den abestia Jortatu taldearen Sarri Saarri izeneko abestia izango da.
Beraz badakizue animatu eta bildu gaitezen guztiok Durangon Euskal Herriaren independentzia alde mugitzeko.
Hemen behean jarriko dut Katalunian egindako LIP DUB eta Durangokoa prest dagoenean ere hona igoko dut.

domingo, 28 de noviembre de 2010

Wikileaks-eko azkenengo filtraketak

Wikileaks, euskaraz wiki filtrazioak esan nahi duena, beste modu batean eskuraezinak izango liratekeen txosten anonimoak eta filtratutako dokumentuak argitaratzen dituen web gunea da. Gainera, iturrien anonimatua bermatzen du. The Sunshine Pressek sortu zuen 2006an, eta geroztik web gunea kudeatzen du.
El Pais-ek, wikileaks-etik eskuratutako kableei esker Estatu Departamentuko 250.000 dokumentu filtratu agertarazi ditu. Maniobra ezkutuak, korrupzioa eta espioiketak argitara eman ditu egunkariak. Filtrazio hauetan Informe ezberdinak agertzen dira Putin, Ahmadineyad, Sarkozy, Merkel eta Berlusconiren inguruan.

Ez da lehenengo aldia honelako filtrazioak agertzen direla Wikileaks web gunean, bereziki honetarako web esparrua delako.

2010eko top lista

Bideo honetan Jane Hart aurten argitaratutako top listaren inguruko artikulua agertzen da, bideo, argazki eta bestelako informazioekin batera. Gero gainera top listatik aukeratu dudan programaren inguruan xehetapenak eman ditut, youtuberen inguruan zehazki. Espero dut zuen gustokoa izatea. Azkenengo musika Kuraiarena da, Uhin Banpiroak izenekoa.

martes, 23 de noviembre de 2010

RSS infojarioak informazio iturri bezala

Check out this SlideShare Presentation:

RSS siglek, Rich Site Summary esan nahi dute. XML formatua erabiltzen du wep-ean edukiak partekatzeko. Ekintza honi sindikazioa deritzo. RRS-i esker aktualizatutako informazioa eskuratu daiteke inolako nabagatzailearen laguntzarik gabe, baldin eta edukien iturrira, alegia informazio iturriari izenpetutako erabiltzailea zaren. Blogen munduan asko erabiltzen da eta Firefx-n bitartez eraz sortu daiteke.
Beraz Gorka Palaziok sortutako goiko bideoan azaltzen den moduan RRS bat sortzea oso erraza da eta horrela etengabeko informazio mundu batean murgilduta egon zaitezke. Beraz goiko bideoan agertzen eta azlatzen diren pausoak jarraituz RRSaren sindikazioari ekin ahalko diozu.

jueves, 11 de noviembre de 2010

MIKEL AIESTARAN



Mikel Aiestaran bere lana egiteko bururaino buzti egiten da. Aiestaran kazetaria da baina gehoenetan editore eta zuzendariaren lana egiten du. Irak, Iran, Afganistan... bezalako inguru gatazkatsuetan ikusi dugu korrespontsal giza eta eskeintzen dituen erreportaiak berarenak dira, literalki. Guzti honekin edonork esperoko zuena heldu zen 2009an, kazetaritza internazionaleko korrespontsal onenari emandako saria.

Kazetari honen adibide bikaina da goian ikusten den Ramadi.viaje al triangulo de la muerte izeneko erreportaia. Hasieran bideoen kate muntaia egiten du bere ahotsa atzetik entzuten delarik, gainera berak momentuan aipatzen dituen gaien inguruan agertzen dira konpasean pantailan, gero bera ateratzen da hitz egiten kamara finkoa delarik. Azkenik berrriro ere hasierako teknikarekin amaiera ematen dio minutu eskaseko erreportaiari.

Gainera Mikel Aiestaran entzuteko aukera izan zuten hainbat ikaslek Euskal Herriko unibertsitatean. Frre lance-ren kontzeptuaren bitartez, alegia autonomoa den langilearena, bere ekoizpen propioak egiten dituenak bere lanbidearen barruan, ikasleak asko animatu zituen. Gainera hitzaldia arina ematen du, ez da astuna egiten, bereziki anekdota ugari eta hizkuntza azkarra erabiltzen dituelako besteak beste. Behin bideoa ikusita ez da zaila egiten free lance munduan sartzen, barruko sua pizten ditu haren hitzak. Bereziki, exotikoa, arraroa eta emozioz betetako edozein gauzek gure belarria findu eta horretan diharduteko gogoak sorrarazten dizkigute. Nork ez luke nahi bizi horrelako esperientziarik? Alegia, irak-en egon eta ikusi zure hitz soilen eta hartutako irudien bitartez jendea hunkitu dezakezula edota kontzientziatzea. Ez da zoragarria? Ez da kazetari ikasketan eta kazetariak diren guztion ametsa jendearengan hitzak grabatzea?

Erreportaiak alde batera utziz prentsa idatzian ere trebea da eta gai internazionalekin zerikusia duten hainbat artikulukritiko idatzi ditu. Ez dugu ahaztu behar interneten bidez, bereziki, sare sozialen bitartez (tuenti eta twiter) ere ikus entzuleei heltzeko bidea hautatu duela.