jueves, 11 de noviembre de 2010

MIKEL AIESTARAN



Mikel Aiestaran bere lana egiteko bururaino buzti egiten da. Aiestaran kazetaria da baina gehoenetan editore eta zuzendariaren lana egiten du. Irak, Iran, Afganistan... bezalako inguru gatazkatsuetan ikusi dugu korrespontsal giza eta eskeintzen dituen erreportaiak berarenak dira, literalki. Guzti honekin edonork esperoko zuena heldu zen 2009an, kazetaritza internazionaleko korrespontsal onenari emandako saria.

Kazetari honen adibide bikaina da goian ikusten den Ramadi.viaje al triangulo de la muerte izeneko erreportaia. Hasieran bideoen kate muntaia egiten du bere ahotsa atzetik entzuten delarik, gainera berak momentuan aipatzen dituen gaien inguruan agertzen dira konpasean pantailan, gero bera ateratzen da hitz egiten kamara finkoa delarik. Azkenik berrriro ere hasierako teknikarekin amaiera ematen dio minutu eskaseko erreportaiari.

Gainera Mikel Aiestaran entzuteko aukera izan zuten hainbat ikaslek Euskal Herriko unibertsitatean. Frre lance-ren kontzeptuaren bitartez, alegia autonomoa den langilearena, bere ekoizpen propioak egiten dituenak bere lanbidearen barruan, ikasleak asko animatu zituen. Gainera hitzaldia arina ematen du, ez da astuna egiten, bereziki anekdota ugari eta hizkuntza azkarra erabiltzen dituelako besteak beste. Behin bideoa ikusita ez da zaila egiten free lance munduan sartzen, barruko sua pizten ditu haren hitzak. Bereziki, exotikoa, arraroa eta emozioz betetako edozein gauzek gure belarria findu eta horretan diharduteko gogoak sorrarazten dizkigute. Nork ez luke nahi bizi horrelako esperientziarik? Alegia, irak-en egon eta ikusi zure hitz soilen eta hartutako irudien bitartez jendea hunkitu dezakezula edota kontzientziatzea. Ez da zoragarria? Ez da kazetari ikasketan eta kazetariak diren guztion ametsa jendearengan hitzak grabatzea?

Erreportaiak alde batera utziz prentsa idatzian ere trebea da eta gai internazionalekin zerikusia duten hainbat artikulukritiko idatzi ditu. Ez dugu ahaztu behar interneten bidez, bereziki, sare sozialen bitartez (tuenti eta twiter) ere ikus entzuleei heltzeko bidea hautatu duela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario