domingo, 24 de octubre de 2010

Expocampus 2010/ Gorka J.Palazio

2010eko urriaren 15ean, Gorka Palaziok, EHUko irakasleak konferentzia bat eman zuen Expocampus 2010ean. Gorka Palaziok, goi mailako irakaskuntzan ikus-entzunezko iraultzaren inguruan hitz egin zuen. Azaldutakoa praktikan jarri eta bere konferentzia zuzenean ikusteko aukera izan genuen  hainbat bide ezberdinei esker: Livestream-etik (telebistatik), qik-etik (mobiletik) edo second live-etik(bizitza birtualetik). Esan beharra dago konferentzia luzatu eta beranduago hasi zela, hasiera batean bakarrik gorputza ikusten genuela eta hitzak moztu eta irudia izoztu egiten zela eta gainera livestream-etik ez genuen izan aukera konferentzia guztiz ikusteko, hala ere second live-en ederki ikusten zen.

Gorkak esan zuena, alegia tratatu zuen gaiaren inguruan hainbat puntu ez ditut konpartitzen. Egia da motibazioaren bitartez, erakargarriak diren gauzekin gehiago ikasten dela eta nahiz eta ikaslea produzitzailea eta kontsumitzailea bihurtu azkenean bere ikasketetara soilik dedikatutako pertsonai bat sortzen da. Nahiz eta teknologiak bere alde onak dituen ez dugu ahaztu behar inpertsonaltasuna sustatzen duela. Teknologia berriek lortu egiten dute ordenagailu baten bitartez gure bizitza osoa maneiatzeko aukera izatea baina orduan non geratzen dira harreman zuzuenak?harreman afektiboak? Second live-en ideia ez zait betere gustatzen bereziki zure maisu edo andereñoarekin behar duzun harremana puskatzten duelako. Tutoriak zure etxetik mugitu gabe egiten dituzu eta irakasleari zure beharrak trasmititzeko bidea apurtu egiten da. Ez dugu bere aurpegia ikusten baizik eta panpin batena! Hala ere gero kexatu egiten gara unibertsitatean irakasleekin daukagu tratu hotzez, baina gero etxetik mugitu gabe egin daitezken gauzez ohartarazi eta ez diogu alde txarrik ikusten. Gero sare sozialak daude. Jendea oso lotuta dago facebook eta tuenti bezalako sareetara. orduak eman ditzakete gazteek ordenagailuari begira, argazkiak igoz eta gauza kokoloetaz chat-etik hitz eginez. Ez al da hobe lagunekin taberna edo kalean egotea eta gauza hoietaz hitz egin, barre egin, negar egin edo besarkada bat eman?
Beraz, nahiz eta ikasketetan ondo egon interneten eta teknologia berrien erabilera, kontuan hartu behar dugu gauza tradizionalak ere bere funtzio betetzen dutela eta ez dugula beti ordenagailu baten aurrean egon beharrik hobe ikasteko, baina bai gure ikasketen gehigarri baten moduan hartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario