martes, 12 de octubre de 2010

Carlos Fernandez Liria (colonización y neocolonización en Latino america)

http://www.mefeedia.com/watch/31102231

Dokumental honen inguruan gauza asko ditut komentatzeko. Alde bateti argiaren jokoa: Argia atzetik eta albotik sartzen da, beraz ez da kontrargitik suertatzen. Bestetik, elkarrizketatuari egindako planoak finkoak dira, kamara astiro mugitzen da aurrera eta atzera baina momentu oso zehatzetan. Nire ustez elakarrizketa hain luzea izanik beharrezkoa da zoom-arekin pixka bat jolastea, elkarrizketari bizitasuna emateko. Btzuetan plano batetik beste batera igarotzeko mozketa bortitza gertatzen da. Planoen inguruko azlpenari amaiera emateko aipatzekoa da momentu batean Carlos Fernandez mugitzen dela eta kamara modu estatikoan dagoenez ez dio berehala harrapatzen, segundu batzuetan bere burua moztuta agertzen da. Audioari dagokionez, Carlos Fernandez hitz egiten dagoen bitartean fondoan ahots ugari entzuten dira eta hori desatsegina bilakatu daiteke. Gainera, galdera ez dizkiote zuzenean formulatzen idatziz agertzen dira baina halako batean elkarriketatzeilearen ahotsa entzuten da eta hori ez ondo geratzen. Hala ere, bestelako gauzetan audioa ona dela iruditzen zait.

Dokumentala gustatu egin zait, bereziki, elkarrizketatik aprte forma ezberdinak erabili dituztelako informazioa emateko: Irudi estatikoak musika atzean dutelarik, galdera zuzenean ez entzuteko galdera idatzia agertzen da atzean musika duelarik, bera hitz egiten duenaren araberako irudiak edo bideoak agertzen dira, musikaren erritmoa jarraitzen dituzten irudiak, dokumental ezberdinen zatiak, bideoen gainean irudiak (zapaterok hitz egiten duenean bere aurpegi gainean repsol eta halako enpresen logotipoak agertzen dira) eta irrati audioa. Beraz baliabide ugari erabiltzen ditu dokumental honek. Hala ere ikusi dut batzuetan baliabide hauen eta elkarrizketatuaren imaginak lotzean oso egoera bortitza ageri zela.

Azkenik komentatzeko geratzen zaidan bakarra, bideoaren edukia da. Edukia asko gustatu zait, gainera agertzen diren bideoak jartzerakoan dokumentazio eta bilaketa sakona egon dela esan daiteke. Esaterako Fernandez-ek Cope irratiak Evo Moralesi egindako broma komentatzerakoan elkarrizketatzaileek horren inguruan ezer ez dakitela ematen du, hala ere informatu eta ostean irrati audio hau agertzen da. Edukia gustatu zaidala esatean, dokumentala murgiltzen duen gaiaz ari naiz, bereziki sistema ekonomiko mundialari buruzko kritikaren inguruan, alegia kapitalismoari egindako kritikaz. Carlos Fernandez Liriak gainera askotan aipatzen du sistema neonazi mundiala edo razismo garaikidearen inguruko kontzeptuak. Gainera asko gustatu zaizkit erabili dituen terminoak adibidez, diktadura ekonomikoa. Hau egia da, sistema ekonomikoa kontrolatzen du gaur egun guztia, sistema kapitalista gure bizitzako esparru guztietan aurki dezakegu, gure itzala da.  Gainera gai guztietan bezala komunikazioen garrantzia eta influentzia azpimarratzen da: hedabideek gauza bat esan eta guztiz kontrakoa gertatzen da. Irakasle honek esan duen bezala espainian rctv katea itxi zutelakoan kritika ugari egin zituzten, baina berez kate hori ez zen desagertu baizik eta kable bidezko emisio batetik emititu. Honekin esan nahi dudana gure inguruan kontatzen dena manipulatua dagoela eta askotan ez gara honetaz konturatzen. Sistema bat kontsumitu eta bultzatzen dugu, bereziki gu manipulatzen gaituen sistema bat. Kontuz!

No hay comentarios:

Publicar un comentario