martes, 21 de diciembre de 2010

Leitzako gaztelua edo torrea


Bideo honetan Leitza eta leitzako gaztelura bidaia egten dugu. Bertan grabatutako bideo eta argazkien bitartez 3minutuko muntaia egin eta dokumental bat osatu dugu.
Blog honetan aurkitu dezakezu bideoa edo bestela youtubeko orrialde honetan: http://www.youtube.com/watch?v=5gRofUoyF9I

domingo, 12 de diciembre de 2010

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia EHUn



Julian Isaias Rodriguez, Venezuelako enbaxadoreak hitzaldi bat eman zuen Leioako unibertsitatean. Hitzaldiaren izenburua "La otra historia de la independencia" deitzen zen. Bertan, enbaxadoreak gogor kritikatu zuen bertsio ofiziala. Beti berdin gertatzen da. Azken finean historia irabazleek idazten dute. Bertsio ofizialak egitzat hartu egiten dira urte eta mendeetan zehar eta ikerketak egingo ez balira gezurrezko mundu batean biziko ginateke beti. Gure historiaren momentu askotan ere bertsio ofizialak zioena sinisten genuen. Baina guzti honen atzea alde positiboa ere badago: Herriak badaki zer gertatu den, Eskerrak ahotsez-ahots historiak kontatu egiten direla eta horrela herriakberak hartzen du hitza nahiz eta askotan errekonozimendurik ez izan.
Julian Isaias Rodriguezek esan duenez, asko hitz egin da Amerika independentziaren inguruan. Iritzi ugari daude baina baita manipulazio gehiegi. Espainiak adibidez bertsio ofizialera besarkatzen da eta honen arabera Amerikako konkista baketsua izan zen. Baina ez zen horrela izan, bereziki bertako herritarrek haien eskubide guztiak galdu zituzten eta europako herrialdeek uste zuten haien zutela boterea Amerikarekiko. Europarrek haien kultura inpòsatu zuten, mendebaldeko kultura. Guztiaren gainetik eliza bezalko usteak inposatuz indigenak mespretxatuz.
Gainera ez uste deskolonizazio gertatu zenean Amerikarrek etekinik lortu zutenik! Etekinak Europarrentzat izan ziren!
Julian Isaias Rodriguez-ek konbentzimendu handiz jardun zen hitzaldi guztian zehar, esaldi motz eta pausatuekin. Hitz egiteko modu hori bere hitzetara murgiltzen gaitu bere desesperazio nabarmendu daiteke. Berak beste historia kontatu nahi du: La otra historia de la independencia...

martes, 7 de diciembre de 2010

Albistegiak: Irudiak, soinu eta konposizioaren garrantzia



Goian dugun bideoa oso adibide ona da azaltzeko komunikabideen indarra norainokoa izan daitekeen. Beti entzuten dugu komunikabideek gure jarreretan zerikusia dutela eta egia da. Bereziki haien tresna guztietaz baliaturik (gehienetan ikus-entzunezkoak) gure atentzioa bereganatzea lortzen dutelako, segundu gutxi batzuetan bada ere. Adibidez albiste honek informazio aldetik ez dauka relebantziarik, Ameriketan egunero hartzak ikusi daitezkeelako etxeen inguruetan ibiltzen eta zakarretatik jaten. Orduan haien informatiboa bete behar dute, baina beti ere arreta pizteko helburuarekin horregatik albiste kutre batetatik kristonako informazioa ateratzen dute. Baina nola? soinuak tentzio sortzen dutelako eta orduan zure buruari galdetzen diozu: Baina zer gertatu ote da? Momentu horretan zure pertzepzio sistema piztu eta arreta eskeintzen diozu zure begien aurrean duzun horri. Gero imaginak bigarren pausua ahalbidetzen dute, alegia arreta pizteaz aparte albistea dirauen segundu guztietan pantailaren aurrean egotea. Irudi sekuentzi motzak kokatzen dituzte, segida arin bat sortuz. Horrela soinu ezberdinak eta irudi asko bata bestearen atzean kokatuz, begiak beste alde batera mugitzeko ezintasuna sortzen da. Gainera pertsona ezberdinen testigantzak agertzen dira, adituaren hitz motzak, aurkezlearen ahotsa eta erreportariaren azalpena, eta guzti hau 2 minututan! Zetarako? azaltzeko hartz batek auzo batean sartu dela.
Gainera albisteari emozio gehitzeko mormoa gauzatzen duten irudiak agertzen dira: anbulantzia, polizia, auzokide beldurtuak...TENTZIOA entretenitzen gaitu! Gainera guzti honetan garrrantzia izan dezakeen gauza bakarra gobernuaren esku hartze ekonomikoa izan daiteke, bereziki bestelako informazio bat delako baina horri 2 segundo soilik eskeintzen diote. Zergatik? Horrek ez duelako entretenitzen! Horrek ez duelako morborik! Inportatzen zaien bakarra gure burua gauza bakarrean egotea delako!
Beraz ikusi daiteke 3 tresna edo baliabideekin komunikabidek izan dezaketen eragina.
1-Soinua: Ahots urduriak eta esaldi azkarrak eta motzak. TENTZIOA.
2-Irudiak: iraupen laburrekoa, morboa erakusten dutenak. KURIOSITATEA.
3-Konposizioa: Aurreko bien kokapen estrategikoa. segidan parte hartzen duten elementuen iraupen laburra eta bata bestearen atzean jarrita dinamikotasuna sortzeko. DINAMISMOA ETA ENTRENIGARRITASUNA.

Radio y TV: ni siquiera una fuente por pieza.

     Testu honetan ikerketa sakona egiten dute ikusteko telebistan eta irratian zenbat iturri erabiltzen diren eta zer nolako harremana dagoen ikusteko.Ikerketa hone arabera bi medio hauek iturri bat baino gutxiago erabiktzen dute informazio bakoitzeko (270 informatiboetatik 5.593 iturri-0,49 iturri minutuko- eta 300 irratsaiotik 4.845 iturri-0,48 iturri minutuko-). Guzti hoenkin kontuan hartu behar da kalkulatu diren iturri guztietatik 2.000 testimonioak direla, alegia subiturriak. Gainera hauek oso gutxitan eskeintzen dute informazio adieragarriak. Gainera guzti honekin kontuan hartu behar da bereziki tb eta irratian iturriekin dagoen kontaktua ez dela zuzena, gehienetan prentsa oharren bitartekoak direla. Baina azaldutakoaren atzean iturrien interesak eta jarrerak daude, alegia iturriak kazetariekin jartzen dira kontaktuan hauek interes bat daukatelako. Testuaren ondorioa honako hau da, telebistan eta irratian iturri informatzaile gutxi erabiltzen direla nahiz eta kazetariek esan informazio bakoitzeko 3 edo lau iturri erabiltzen dituztela.