domingo, 12 de diciembre de 2010

Venezuelako enbaxadorearen hitzaldia EHUn



Julian Isaias Rodriguez, Venezuelako enbaxadoreak hitzaldi bat eman zuen Leioako unibertsitatean. Hitzaldiaren izenburua "La otra historia de la independencia" deitzen zen. Bertan, enbaxadoreak gogor kritikatu zuen bertsio ofiziala. Beti berdin gertatzen da. Azken finean historia irabazleek idazten dute. Bertsio ofizialak egitzat hartu egiten dira urte eta mendeetan zehar eta ikerketak egingo ez balira gezurrezko mundu batean biziko ginateke beti. Gure historiaren momentu askotan ere bertsio ofizialak zioena sinisten genuen. Baina guzti honen atzea alde positiboa ere badago: Herriak badaki zer gertatu den, Eskerrak ahotsez-ahots historiak kontatu egiten direla eta horrela herriakberak hartzen du hitza nahiz eta askotan errekonozimendurik ez izan.
Julian Isaias Rodriguezek esan duenez, asko hitz egin da Amerika independentziaren inguruan. Iritzi ugari daude baina baita manipulazio gehiegi. Espainiak adibidez bertsio ofizialera besarkatzen da eta honen arabera Amerikako konkista baketsua izan zen. Baina ez zen horrela izan, bereziki bertako herritarrek haien eskubide guztiak galdu zituzten eta europako herrialdeek uste zuten haien zutela boterea Amerikarekiko. Europarrek haien kultura inpòsatu zuten, mendebaldeko kultura. Guztiaren gainetik eliza bezalko usteak inposatuz indigenak mespretxatuz.
Gainera ez uste deskolonizazio gertatu zenean Amerikarrek etekinik lortu zutenik! Etekinak Europarrentzat izan ziren!
Julian Isaias Rodriguez-ek konbentzimendu handiz jardun zen hitzaldi guztian zehar, esaldi motz eta pausatuekin. Hitz egiteko modu hori bere hitzetara murgiltzen gaitu bere desesperazio nabarmendu daiteke. Berak beste historia kontatu nahi du: La otra historia de la independencia...

No hay comentarios:

Publicar un comentario