martes, 7 de diciembre de 2010

Albistegiak: Irudiak, soinu eta konposizioaren garrantzia



Goian dugun bideoa oso adibide ona da azaltzeko komunikabideen indarra norainokoa izan daitekeen. Beti entzuten dugu komunikabideek gure jarreretan zerikusia dutela eta egia da. Bereziki haien tresna guztietaz baliaturik (gehienetan ikus-entzunezkoak) gure atentzioa bereganatzea lortzen dutelako, segundu gutxi batzuetan bada ere. Adibidez albiste honek informazio aldetik ez dauka relebantziarik, Ameriketan egunero hartzak ikusi daitezkeelako etxeen inguruetan ibiltzen eta zakarretatik jaten. Orduan haien informatiboa bete behar dute, baina beti ere arreta pizteko helburuarekin horregatik albiste kutre batetatik kristonako informazioa ateratzen dute. Baina nola? soinuak tentzio sortzen dutelako eta orduan zure buruari galdetzen diozu: Baina zer gertatu ote da? Momentu horretan zure pertzepzio sistema piztu eta arreta eskeintzen diozu zure begien aurrean duzun horri. Gero imaginak bigarren pausua ahalbidetzen dute, alegia arreta pizteaz aparte albistea dirauen segundu guztietan pantailaren aurrean egotea. Irudi sekuentzi motzak kokatzen dituzte, segida arin bat sortuz. Horrela soinu ezberdinak eta irudi asko bata bestearen atzean kokatuz, begiak beste alde batera mugitzeko ezintasuna sortzen da. Gainera pertsona ezberdinen testigantzak agertzen dira, adituaren hitz motzak, aurkezlearen ahotsa eta erreportariaren azalpena, eta guzti hau 2 minututan! Zetarako? azaltzeko hartz batek auzo batean sartu dela.
Gainera albisteari emozio gehitzeko mormoa gauzatzen duten irudiak agertzen dira: anbulantzia, polizia, auzokide beldurtuak...TENTZIOA entretenitzen gaitu! Gainera guzti honetan garrrantzia izan dezakeen gauza bakarra gobernuaren esku hartze ekonomikoa izan daiteke, bereziki bestelako informazio bat delako baina horri 2 segundo soilik eskeintzen diote. Zergatik? Horrek ez duelako entretenitzen! Horrek ez duelako morborik! Inportatzen zaien bakarra gure burua gauza bakarrean egotea delako!
Beraz ikusi daiteke 3 tresna edo baliabideekin komunikabidek izan dezaketen eragina.
1-Soinua: Ahots urduriak eta esaldi azkarrak eta motzak. TENTZIOA.
2-Irudiak: iraupen laburrekoa, morboa erakusten dutenak. KURIOSITATEA.
3-Konposizioa: Aurreko bien kokapen estrategikoa. segidan parte hartzen duten elementuen iraupen laburra eta bata bestearen atzean jarrita dinamikotasuna sortzeko. DINAMISMOA ETA ENTRENIGARRITASUNA.

No hay comentarios:

Publicar un comentario