jueves, 7 de octubre de 2010

Locura Masiva - Medios de Comunicación - Dominar El Mundo



     Bideoaren lehenengo esaldia da berez komunikazio- mundua hoberen definitzen duena: KOMUNIKATZEN JAKITEA, MUNDUA MANEIATZEN JAKITEA DA!Nola maneiatzea? Ba, oso erraz. Tratatzen gaituzte papin batzuen moduan. Gure besoak mugitzen dizkigute kontsumitzeko, ahoa mugitzen digute interesatzen zaiena esateko eta bestea neutralizatzeko, begiak eraldatzen dizkigute mundua arrosa kolorekoa ikusteko, pentsamendua ezabatzen digute. Zertarako? Kontsumitzeko, jende akritiko eta pasiboak bilakatzeko. Mundua dominatzen dutenek badakite hitza garrantzitsua dela, kolektibotasuna garrantzitsua dela, kritikotasuna garrantzitsua dela. Badakite guzti hori erabiliz irabazi dezakegula norgehiagoka hau. Badakite...
Badakite, telebista baten aurrean euki behar gaituztela, zabor programak kontsumitzen. Gure bizitza "aspergarriak" eta estresanteak entretenitzeko. Telebista baten aurrean jartzen gaituzte inpertsonalak bilaka gaitezen. Gero altxatu eta denda batera joateko haiek nahi dutena guk eros dezagun. Pentsarazten digute gu bakarrik boteretsuagoak garela, baina hori gezurra da, bakarrik ahulagoak gara.
      Guzti honen atzean existitzen diren bakarrak inurri nazkagarriak dira, inurri horiek lehoi bihurtzen duen bakarra komunikatzea da, mediaoak erabiltzea. Haien maniki frabrikak dira medio masiboak. Eta guk bitartean haien jokoan parte hartzen....Mugi gaitezen! Pantaila itxi, blog honetatik atera, kalea konkistatu eta zure buruaren jabetza berreskuratu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario