domingo, 28 de noviembre de 2010

Wikileaks-eko azkenengo filtraketak

Wikileaks, euskaraz wiki filtrazioak esan nahi duena, beste modu batean eskuraezinak izango liratekeen txosten anonimoak eta filtratutako dokumentuak argitaratzen dituen web gunea da. Gainera, iturrien anonimatua bermatzen du. The Sunshine Pressek sortu zuen 2006an, eta geroztik web gunea kudeatzen du.
El Pais-ek, wikileaks-etik eskuratutako kableei esker Estatu Departamentuko 250.000 dokumentu filtratu agertarazi ditu. Maniobra ezkutuak, korrupzioa eta espioiketak argitara eman ditu egunkariak. Filtrazio hauetan Informe ezberdinak agertzen dira Putin, Ahmadineyad, Sarkozy, Merkel eta Berlusconiren inguruan.

Ez da lehenengo aldia honelako filtrazioak agertzen direla Wikileaks web gunean, bereziki honetarako web esparrua delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario